dotb Durangaldeko Telebista

Berrizko Andikoa auzoko Asentzio jaiak ospatuko dira asteburu honetan

Donien Atxa gaur, barikua,  jasoko da arratsaldeko seiretan

Andikoa auzoko jaiak ostiral honetan hasiko dira

BERRIZ | Berrizko Andikoako auzoak Asentzio jaiak ospatuko ditu asteburu honetan. Barikuan Donien Atxa jasoko da 18:00etan eta bi ordu geroago Haiza Arrosa taldeak kontzertua eskeiniko du.

Larunbatean berriz, arratsaldeko bostetan, kronoeskalada ospatuko da eta zortziretan Herri txiki, auzo handi ekitaldia, Onintza Enbeita y Unai Iturriagaren eskutik. Domekan meza izango da eguerdian eta ondoren dantzariak, Iremiñe taldearen eskutik. Arratsaldean berriz umeen jolasak bostetan eta seiretan erromeria Mirari eta Aintzane bikotearekin. Eguna bolo joka txapelketarekin amaituko da.

Programazioa maiatzaren 27an jarraituko du umeentzako oihal tailerra eta ikuskizunarekin  eta ondoren auzo afaria ospatuko da.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.