Josu Albizuri izango da alkategai

BERRIZ | Lantalde berria aurkeztu du Berrizko EH Bilduk, Josu Albizuri alkategai duela. Albizurik esperientzia handia dauka udalean, hirugarren legealdia izango da hurrengoa eta berarekin batera arituko dira arlo ezberdinetatik datozen zinegotzi berriak ere.
Zerrenda-kideak ez eze, EH Bilduko lantalde osoa dago ilusionatuta eta lanerako gogoz, «EAJ-ren hamarkadatako kudeaketa ereduaren aurrean, Berriz ezkerretik pentsatu, dinamizatu eta biziberritzeko prest».
EH Bildu Berrizko hautagaitza:
1. Josu Albizuri Falcon
2. Idoia Otaduy Uriarte
3. Alvaro Gutierrez Gallardo
4. Idurre Antxia Legarra
5. Ibai Zabala Gandarias
6. Izaskun Arruabarrena Torrealdai
7. Amaia Uzuriaga Urtiaga
8. Julen Arzuaga Gumuzio
9. Amaia Egidazu Arrube
10. Jon Azpitarte Argoitia
11. Miren Amuriza Plaza
12. Asier Berasaluze Berrizbeitia
13. Begoña Barrainkua Otadui
14. Jon Orue-mazaga Inchaurraga