dotb Durangaldeko Telebista

Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo dantza taldeek Agintariena eta Banangoa erakutsiko dute larunbatean

Asteburuko bigarren hitzordua, igandean izango da. Arrazolako ohiturak eta txoko ezezagunak Jesus Eguzkitza “Eguzkik” kontatuko ditu

Hitzorduak larunbatean eta igandean izango dira

URRIAK 7 BERRIZ / Dantzari-Dantza
11:30 – Hitzaldia, ikastaroa eta dastaketak
Dantzari-Dantza bederatzi dantza dituen dantza-sorta da. Berrizko San Lorentzo eta Iremiñe dantza taldeko kideek Agintariena eta Banangoa dantzak erakutsiko dizkiete partehartzaileei. Gainera, Berrizko San Pedro jaietan dantzariek edaten duten pontxea dastatzeko aukera egongo da. Pontxe horren errezeta sekretua da eta udaletxean dago gordeta.

URRIAK 8 ATXONDO / Anbotoko Mariren altzoan
11:00 – Ibilbide gidatua
Jesus Eguzkizak «Eguzki» Arrazolako auzoan zehar garai bateko siniskera, ipuin eta pasadizoak gogoratuko ditu. Trenbidean zehar ibilbidea eta eta haitz azpiko pasaiaz disfrutatu bitartean zazpi geraleku egingo dira. Azkenengoan, Tope tabernan, gaztaina erreak jateko aukera izango da.

Ekitadiak doakoak dira, baina aurrez izan eman behar da, lekua mugatua delako.
Bizkaiko Foru Aldundiak egokitu duen webgunean – ondareabizkaia.eus – eman behar
da izena.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.