dotb Durangaldeko Telebista

Astelehenean hasiko da Hirukoa lehiaketaren hirugarren edizioa

Pasa den edizioan 23 hirukotek hartu zuten parte

Bihar hasiko da lehiaketa

DURANGO.- Hirugarren urtez, Berbaro elkartetik Hirukoa lehiaketa antolatu dute. Datozen hiru asteetan, astero online galdetegi bat bete beharko dute parte-hartzaileek. Galderak mota askotarikoak izango dira: Durangoko historia, Durangoko eguneroko kontuak, kultura, kirola, pertsona famatuen aurpegiak asmatu, hieroglifikoak, eta abar luze bat. Parte hartzea oso erraza da: hiru laguneko taldea egin, eta datozen hiru asteetan kaleratuko ditugun hiru galdetegiak bete eta bidali behar dira igande gaua baino lehen. Galdetegi horiek astelehenero eskuragarri ipiniko dituzte Berbaroren webgunean eta Berbaroren sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram).

Astelehen honetan, urriak 25, zabalduko dute lehen galdetegia. Aldi berean, astero-astero, sailkapena eta puntuazioak argitaratuko dituzte, eta behin hiru asteak pasata, puntu gehien lortu duen taldeak Errigorako otzara eder bat jasoko du sari moduan.

Pasa den edizioan 23 hirukotek hartu zuten parte, eta “Zenitalde” izeneko hirukoteak eraman zuen Errigorako otzara etxera.

Hemen dena laburbiltzen duen BIDEOA

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.