
Datorren maiatzaren 13an izango da arratsaldeko 17.00etan

ZALDIBAR.- Datorren astean, maiatzak 13 eguaztena, arratsaldeko 17:00tatik 19:00ak arte online bidezko Euskaraldiaren aurkezpena antolatu da Zaldibarren. Honetan, aurtengo edizioko berrikuntzak ezagutu eta nola antolatuko den erabakiko da.
Bileraren sarbidea ordenagailuz zein mugikorrarekin egin daiteke. Mugikorrez sartu nahi izanez gero, dohainik, Jitsi Meet aplikazioa deskargatu beharko da.
Informazio gehiago Euskaraldia Zaldibar izeneko Facebookeko orrialdean eta @zaldibareuskara Twitterreko profilean topatu daiteke.


