dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Berbaro Elkarteak «Labur Esanda» film laburren lehiaketa antolatu du irailerako

Parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte bideo labur bat grabatu eta editatzeko

AGENDA.- Irailaren 11tik 12ra bitartean Berbaro Elkarteak, «Labur Esanda» film laburren lehiaketa egingo du, Plateruena Kafe Antzokian. Parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte bideo labur bat grabatu eta editatzeko, emandako gai, objektu eta esaldi bat erabiliz.

Zapatuan, 22:00etan bideoen emanaldia eta sari banaketa egingo da, eta bertara joateko beharrezkoa izango da 18.00 eta 20:00ak bitartean Plateruenako lehiatilatik pasatzea sarrerak hartzera. Sarrerak doan izango dira.

Edonork har dezake parte lehiaketan, eta barikuan bertan 16:00etan Plateruenara joatea nahikoa izango da parte hartzeko. Dena dela, antolakuntza errazteko, komeni da aldez aurretik email bat bidaltzea laburesanda@berbaro.eus helbidera, parte hartuko duzuela esanez.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.