Irakurketa maiatzaren 5ean 18,00etatik aurrera izango da

DURANGO.- Liburuak eta testuak prest dituzte Hitzez eta Ahotsez egitasmoaren antolatzaileek.
300 bat izango dira, irakurle, sortzaile, musiko, bertsolari, dantzari, abeslari, eta antzerkilarien artean datorren maiatzaren 5ean, 18,00etatik aurrera, batuko direnak mikrofonoaren aurrean Bidaian azaltzeko hitzez, bertsoz, doinuz zein dantzaz
Bertan irakurriko diren liburuak Kirmen Uriberen «Bitartean Heldu eskutik»; Kattalin Miner-en «Nola Heldu naiz ni honaino» ; Beñat Sarasola «Kaxa Huts Bat» ; Miren Agur Meaberen «Azalaren Kodea» ; Oier Guillanen «Eskuen Sustraiak» ; Joseba Sarrionandiaren «Kartzelako poemak» ; Karmele Igartuaren «Itsaso Kontra Bat» eta Gotzon Barandiaranen «Arrakalak» izango dira.Honetaz gain eurek bidaiaz idatzitako testuak irakurriko dituzte 20 sortzailek
Irakurketan parte hartuko dutenen artean Ermua, Mallabia, Elorrio, Zaldibar, Berriz, Atxondo, Abadiño, Iurreta, Izurtza, Mañaria, Otxandio, Garai, Durango, Gasteiz, Bilbo, Arratia, Eibar, …eta beste hainbat herritako pertsonak egongo dira, antolatzaileek adierazi dutenez «18,00etan hasi eta bukatu arte».