[dotb.eus] 400 ume eta gazte batuko dira Durangoko LII. Umeen Euskal Jaian

Ekitaldia goizeko 11,30ean hasiko da kalejira batekin eta arratsaldeko 17,00etan alardea ospatuko da
Euria egiten badu Landako Gunean izango da

DURANGO.- Datorren igandean, urriak 28, Durangoko Umeen Euskal Jaia ospatuko da, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Aurtengoa LII (52) edizioa izango da eta bertan gutxi gorabehera 400 ume eta gazte batuko dira eta beste 60 arduradun abiatuko dira Durangoko kaleetatik zehar.

Ekitaldia goizeko 11,30ean hasiko da kalejira batekin eta arratsaldeko 17,00etan alardea ospatuko da Ezkurdiko plazan (Landako Gunean euria bada).

Parte hartuko duten taldeen artean Durangoko Tronperri eta Txoritxu Alai taldeak, Matienako Iluntze, Abadiñoko Talde Batuak, Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo, Elorrioko Besaide, Mañariko Andra Mari, Zornotzako Udabarri, Sestaoko Salleko eta Ermuko Txindurri taldeak arituko dira.

Egitarauari jarraituz mutilek Agintariena, Zortzikoa, Ezpata txikia, Banangoa eta Txotxongiloa dantzatuko dituzte; neskek Arku dantza, Zinta dantza, Kontrapas eta Sagar dantza; ume txikiek Esku dantza, San Petrike, Txulalai eta apatain dantza; eta bukatzeko denen artean Fandangoa eta Arin-arina dantzatuko dituzte.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.