[dotb.eus] 496 gaztek hartu dute parte Gaztedi Durangaldea 2020 programan

Bizkaiko Foru Aldundiak, Durangaldeko Mankomunitateak eta udalek balantze positiboa egin dute programak eskualdeko gazteengan izan duen eraginari dagokionean
Gaztedi Durangaldea aurtengo edizioaren balorazioa egin du

DURANGALDEA.- Gaztedi Durangaldea programak, gazteen eskubideak bermatzea, norberaren autonomiarako gaitasuna eta komunitatean bere parte-hartzea handitzea du helburu, gazteriarekin zerikusia duten arlo hauetan eragina izanik: hezkuntza, prestakuntza, enplegua, ekintzailetza, eskuhartze soziala, parte-hartzea eta nazioartekotzea.

_I’m Bizi: Durangaldeko gazteak euskarAazteazko gaitasun sortzaile eta ekintzaileetan gaitzeko eta prestatzeko programa digitala da. Guztira, eskualdeko 166 gaztek hartu dute parte.
_ Eskualdeko gazteak haur eta gazteen aisia dinamizatzeko trebetasun eta gaitasunetan prestatu eta gaitzeko euskarazko programa. Guztira eskualdeko 29 gaztek hartu dute parte.
_Alkarregaz Eraikiz: Erakunde publikoek, enpresek, elkarteek eta prestakuntza-zentroek osatutako foroa eta elkargunea da, gazteen enplegagarritasuna helburu duena.
_Precious Plastic Durangaldea: Durangaldeko gazteen artean jasangarritasuna, teknologia eta ekntzailetasuna sustatzeko programa hibridoa da. Guztira, eskualdeko 124 gaztek hartu dute parte.
_14 gaztek hartu dute parte Gaztedi Durangaldea programaren baitan eskainitako hitzaldietan
_117 gaztek haien iritzia ezagutzeko eta Gaztedi Durangaldea 2019 programaren ebaluazioa egiteko prozesuan hartu dute parte.

Nahiz eta pandemiak programa egoera berri honetara egokitzera bultzatu duten zailtasunak eragin dituen, erakunde sustatzaileen balorazioa positiboa izan da. I´m Bizi eta Precious Plastic Durangaldea programak eta gazteei zuzenduriko hitzaldiak telematikoki gauzatu dira hein handi batean, e-learning plataformak erabiliz eta makinak muntatzeko saio presentzial batzuekin konbinatuz, Precious Plastic-en kasuan bezala. Alkarregaz Eraikizen, programaren balorazio prozesuan eta haur eta gazteen aisialdiko jardueren prestakuntzan ere dinamika hibridoa izan dute, lan saio presentzialak eta telematikoak uztartuz.

Ekimenen digitalizazioak malgutasuna eman die parte-hartzaileei, programak modu asinkronoan landu eta beren agendak horietara egokitu ahal izan baitituzte. Gainera, programak zabalagoak eta sakonagoak izatea ere erraztu du digitaliazioak.

Balorazio hori egin ondoren, sustatzaileak hasi dira jada hurrengo edizioan lan egiten, eta laster jakinaraziko dira honen inguruko nobedadeak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.