dotb.eus | 51. Durangoko Azoka abenduaren 2an hasiko da

Gaur aurkeztu da da ere aurtengo kartela, egilea Iparraldeko Christine Etchevers margolaria da
Gaur izan da Durangoko Azokaren aukezpena
Gaur izan da Durangoko Azokaren aukezpena

DURANGO.-  Aurtengo edizioaren lelo nagusia Azoka bizitzearen esperientziarekin lotuta dago: “Bizitzekoa DA!”. Gerediagako presidentea den Nerea Mujikak azaldu duenez, hori baita 51.DA-k transmititu gura duen ideia: “Gazteei, nagusiei, haurrei, euskaldun berriei, zaharrei, euskal hiztunak ez direnei ere etortzeko eta Azoka bizitzeko eskatu nahi diegu”.

“Gaurko aurkezpenak gonbidapen bat izan nahi du. Gonbidapena Azokara urtero zatoztenontzat, berriro ere guregana etortzeko. Zuei esker baita Azoka arrakastatsua, zuei esker jarraitzen dugulako hobetzen, edo saiatzen behintzat. Eta Azokara inoiz gerturatu ez zaretenoi ere, gonbidapena. Etorri. Ezagutu. Azokara etortzea merezi du. Gozatuko duzue. Egun pasa etorriko zaretenak, zuen idoloak ezagutzera, aspaldiko lagunak ikustera, opariak erostera, parrandan… Azokak zuentzat guztiontzat du plana. Azoka bizitzekoa baita”.

Cristina Uriarte sailburua pozik agertu da Azokako antolatzaileekin batera “ibilbide zoragarri” honetan parte hartzeaz. “Bizkaiko Foru Aldunditik Ana de Castrok ere Azokarekiko konpromisoa azpimarratu nahi izan du: “Berresten dugu gure apustua euskara eta euskal kulturaren alde. Izan gaitezen denok ondo etorriak kulturaren plazara!” eta azkenik, Durangoko Alkatea den Aitziber Irigorasek ere gonbidapen zabala egin die Euskal Herriko txoko ezberdinetatik datozen kulturzale guztiei: “Guregana etorri eta Azokan parte hartu!”.

51.DA-ko kartela eta Ipar EH

Aurtengo ildo nagusiak azaltzearekin batera, 51. edizio honen kartela ere aurkeztu da gaurko prentsaurrekoan. Gerediagako kide Txelu Angoitiak iragarri duenez, aurtengo egilea Christine Etchevers margolaria da, Azokako kartela egin duen Ipar Euskal Herriko lehenengo egilea. Etchevers Baionan jaio zen 1953. urtean eta Kanbon bizi da gaur egun. Bere karreraren hasieran margolaritza figuratiboa landu zuen, baina gero, arte abstraktua landu du batez ere, kultura zaharren sinbolo edo grafismoan oinarrituz.

Bestalde aurtengo Azoka ohikoa baino lehenago helduko da, eta horren arrazoi nagusietako bat, Ikasle Eguna izango da. Ikasle Eguna Azokako lehenengo egunean ospatzen da, eta laneguna izan behar du, ikastetxeetatik Azokara etortzeko aukera izan dezaten. Hori dela eta, kulturaren plaza abenduaren 2an hasiko da, ostirala. Gogotsu dator gainera: inoiz baino izen-emate gehiago jaso ditugu bertan parte hartzeko, 6000tik gora. Ikasle Egunak, aurten, nobedadeak ekarriko ditu. Ohiko goizeko jarduerez gain, arratsaldez ere nagusientzako jarduerak izango ditu, deialdi berezia eginez euskara ikasten ari direnei.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *