dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] 6.428 euroko diru-laguntza euskaraz ikastearren Abadiñon

Abadiñoko 30 herritarren artean banatu da
2016-2017. ikasturteko euskerazko ikastaroak ordaintzeko laguntza da

ABADIÑO.- Abadiñoko Udalak 6.428,56 euroko diru-laguntza emango die 30 herritarri euskeraz ikastearren, Hezkuntza eta Euskera Arloko zinegotziak, Argi Abadek, azaldu duenez. Diru horrekin 2016-2017. ikasturtean hartu dituzten euskerazko ikastaroak ordaintzeko laguntza da.

Onuradunek irailean egin zuten dirulaguntza eskabidea eta aste honetan ordainduko zaie.

Diru-laguntzak jasotzeko bi baldintza bete behar dira: Abadiñon erroldatuta egotea, eta gutxienez eskola-orduen %80tara joana izatea. Euskera Arloko zinegotziak herritar guztiak animatu ditu euskeraz ikastera, eta esan du ikasketa horiek errazteko jarri dituela Udalak laguntza horiek, eta datozen urteetan ere mantenduko direla.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.