dotb.eus | 60 taldek hartuko dute parte Elorrion ospatuko den AKAdantz hiri-dantzen lehiaketan

Bihar 16,00etatik aurrera ospatuko da Elorrioko Arriola Kultur Gunean
Arriola Kultur Aretoan ospatuko da AKADantz Jaialdia

ELORRIO.- 60 taldek eman dute Akadantz eta Fundantz jaialdietan parte hartzeko izena. Horietatik 20 talde lehiatuko dira Bost Urban Dance 2017an parte hartzeko leku bila.

AKAdantz BreakOnStage jaialdiaren aurreko jarduera da eta helburua tokiko hiri-dantzaren egoera sustatzea da. Irabazleak Europan garrantzia handia duen BreakOnStage jaialdian dantzatuko dira.

AKAdantz hiri-dantzen (funky, house, Urban dance, hip-hop, Break-Dance, Locking, Popping…) lehiaketa-erakusketa da gazteei eta amateur mailako dantzariei zuzenduta dagoena. Dantza honen diziplinak entsegu ordu asko eskatzen du, akademietan zein lagun artean modu autodidaktan, hortaz, lehiaketa-erakusketa hau hiri-dantzareriko zaletasun bera duten gazte askorentzako topalekua da.

Helburu nagusia taldeak lan egiten segitzera bultzatzea eta animatzea da, horrexegatik Arriola Antzokitik euren lanak antzokia bezalako inguru eszeniko batean erakusteko aukera ematen zaie.

Baloraziorako irizpide nagusiak originaltasuna, sormena eta koreografiak burutzeko trebezia, musika sinkronia eta markatutako iraupenera doitzea: hiru minutu gutxi gorabehera dira

Gazteak dantza ildo berriak sortzen ari dira. Haiek dira sortzaileak, AKADantz-en protagonistak.Bertan bi pase egongo dira, 16:00etan Junior eta Bikoteak eta 19:30ean Urban Dance eta Experimental.

Elorrioko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Arriola Antzokian jaialdi hau aurrera atzeratzeko beharrezkoak diren baliabideak jartzen dituzte.

Bost Urban Dance jaialdia Martxoaren 25ean Bilbao Arenan ospatuko da (BreakOnStage barruan)

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.