San Anton eguneko ohitura mantenduz atzo egin zen enkantea

GARAI.- Hotzari aurre eginez hainbat pertsona hurbildu ziren atzo Garaira enkantean parte hartzera. Nahiz eta ohikoa ez izan atzoko enkantea elizaren barnean egin zen salda beroa hartuz eta guztira 825 euro batu ziren.
Hainbat produktu irten ziren enkantera porruak, txorizoak, urdaia, gaztaia, esnea, intxaurrak, untxiak edota oiloak ere etxera eramateko aukera egon zen atzo egindako errematean. Aipatu behar da ere produktu garestiena kiwiz betetako otzara izan zela 55 eurotan.
Gontzal Sarriugartek , Garaiko alkateak adierazi zuen bezala «jasotzen den dirua erdibana egiten da eleiza eta herriaren artea».






