[dotb.eus] Abadiñok bihar banatuko ditu Euskarazko Ipuin Lehiaketako Sariak

Guztira 139 eskolaumek hartu dute parte aurtengo lehiaketan
Iazko irabazleak. ARGAZKIA: Nerea Lizundia

ABADIÑO.- Abadiñoko Udalak antolatutako Euskarazko Ipuin Lehiaketako sariak bariku honetan banatuko dira Txanportan, 19:30ean, Ekaitz Herrera herriko kazetariak aurkeztutako ekitaldi batean. Ekitaldi berean banatuko dira, baita ere, ipuin lehiaketako logotipoa aukeratzeko antolatu den norgehiagokako sariak, Euskara eta Hezkuntza arloko zinegotzi Argi Abadek gaur azaldu duenez.

Abadiñoko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 139 eskolaumek hartu dute parte aurtengo ipuin lehiaketan. Euskarazko zinegotzia pozik azaldu da Udalak urtero antolatzen duen lehiaketa hori errotu egin delako eta urte bakoitzean “euskaraz idatzitako lan eder eta irudimentsuak eskaintzen dizkigulako, ikasle mordo batek idatziak, gehienak herrikoak bertakoak”.

Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetako irabazlea Mikele Salaberria izan da, ‘Nire birraititeren altxorra’ ipuinarekin; bigarren saria Goiatz Gaztelurrutiak eraman du ‘Elurretako txantxangorria’ lanarekin, eta hirugarrena Amets Blancok, ‘Gao’ lanarekin.

Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailetako irabazlea Jone Berrizbeitia izan da, ‘Inaxi’ ipuinarekin; bigarren saria Enara Cooper-ek eraman du, ‘Ane eta kukuaren istorioa’ lanarekin, eta hirugarrena Uxue Gorrotxategik, ‘Mikelen zopa’ ipuinarekin.

Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan lehen saria Leire Floresek irabazi du ‘Zapi zuri batez estalia’ lanarekin; bigarrena Lucia Munillak, ‘Arrakasta’ lanarekin, eta hirugarrena Lide Salaberriak,’ Ni ez naiz zuen modukoa’ ipuinarekin.

Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetan lehen saria June Uriak eraman du’ Buruko ahotsak’ lanarekin, sail horretan aurkeztu den ipuin bakarra hain zuzen. Irabazle guztien artean Udalak 550€ euro banatuko ditu esku-dirutan.

Ipuin Lehiaketaren logotipoa aukeratzeko lehiaketako lehen saria, berriz, Lide Salaberriak eraman du. Bigarren saritua Lucia Munilla izan da, eta hirugarrena Ander Mardaras. Lan horiek Abadiñoko Institutuko Bigarren Hezkuntzako plastikako gelan egin dira, non 71 logotipo diseinatu diren eta lehiaketara aurkeztu. Sarituek 170€ jasoko dituzte guztira.

Saritutako lan guztiak udalaren web orrian jarriko dira.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.