[dotb.eus] Abadiñoko EH Bilduk udarako euskarazko aisialdi hezitzaile bat eskaintzea proposatzen du

  • 8
    Shares
“Ume zein gazteen garapen osasuntsua bermatuko duena, herriko osasun zentroarekin elkarlanean osasun neurriak zorrotz beteta”, azaldu dute

EH Bilduk egindako proposamena

ABADIÑO.- EH Bilduk udara begira ume zein gazteen garapen osasuntsua bermatuko lukeen euskarazko aisialdi hezitzaile bat eskaintzea proposatu du. “Beti ere, oso baldintza zehatzetan, eta herriko osasun zentroarekin elkarlanean osasun neurriak zorrotz beteta”, azaldu dute. “Hiru hilabete daramatzagu alarma egoeran, eta horrek pertsona ororen osasunean eragin du, zer esanik ez, ume zein gazteen behar fisiko, psikologiko eta emozionalean. Hau horrela izanik, eta osasun egoerak hoberantz egin duela ikusita” dio EH Bilduk.

Horrela ekintza ezberdinak antolatzea proposatzen dute, “ahal den heinean espazio ireki eta zabaletan. Ume zein gazteak talde txiki egonkorretan taldekatuta, eta hezitzaileak osasun egoera honek eskatzen duen beharrezko formakuntzarekin”.

EH Bilduren esanetan, ekintzak antolatuta, ume zein gazteek haien kabuz osasun neurriak bermatu gabe aurrera eramaten dituzten ekimenak asko murriztuko dira, eta “esan bezala, haien garapenean ezinbesteko onura ekarriko die. Bestalde, hain garrantzitsua den familia kontziliazioan lagunduko du, izan ere, familia askok eta askok duten zama arinduko du, zer esanik ez, pertsona zaurgarrienak ez dute ume zein gazteen zaintzaren ardura hartu beharrik izango”.

Horrela, ume eta gazteen garapen osasuntsua bermatuko duen euskarazko aisialdi hezitzailerako apustua egiten dute, “gauden egoerari dagokion protokoloa martxan jarriz eta osasun neurriak zorrotz betez”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.