Ekimena abenduaren 6an izango da
ABADIÑO.- Abenduaren 6an, Abadiñoko gazteek aukera izango dute Durangoko Azokan selfiak egiteko beren idazle gogokoenekin, Abadiñoko Udaleko Gazteria Arloak antolatutako Aisialdi Gaztea egitarauaren barruan.
Ekimen honen helburua argazki horiek lortzeko aitzakiatan gazteek euskal kultura ezagutu dezatela da. Neska-mutilak 16:00etan elkartuko dira Traña-Matienako tren geltokian, eta hortik Azokara joango dira, aterri bada oinez, eta euria bada trenez. Behin Azokara ezkero, jolas bat hasiko dute, azokaratutako idazle eta musikariekin argazkiak eginez, 19:00ak arte. Izena emateko epea zabalik dago abenduaren 1era arte, Errotan eta Mediatekan.