Argazkiak otsailaren 9a baino lehen bidali beharko dira

ABADIÑO.- Abadiñoko Udalak San Blasetako IX. Argazki Lehiaketarako deialdia egin du, otsailaren 3ko azoka ospetsu horren karietara urtero antolatzen duena.
Lehen saria 400 eurokoa izango da, bigarren saria 250 eurokoa eta saririk irabazi gabeko herriko argazkilari onenak 150 euro eramango ditu.
Lehiakide bakoitzak bi argazki aurkeztu ditzake gehienez, 30×40 zentimetroko euskarri gogorrean. Argazkiak eskura edo emailez bidali daitezke otsailaren 9a baino lehen Errota Kultur Etxean edota Udal Mediatekan.
Sarien banaketa ekitaldia otsailaren 16an egingo da, Errota Kultur Etxean, 19:00etan.