dotb.eus | Agate Deuna abesteko gonbitea luzatu du Zornotzako Armendola Kultur Alkarteak

Otsailaren 4an  20:30ean batuko dira Udaletxeko plazan

AMOREBIETA-ETXANO.- Armendola Kultur Alkarteak aurreko urteetan bezala, aurten ere, herriko abesbatzak eta herritar guztiei deia luzatzen die Agate Deuna egunaren bezperan, otsailaren 4an, larunbata, Herriko Plazan egingo duten alkarretaratzera, 20:30ean Udaletxe aurreko plazan. “Bertan, abesbatzek bere koplak abestuko dauz eta gero danok alkarregaz amaituko dogu” adierazi dute antolatzaileek.

Armendola Kultur Alkarteak herritar eta abeslari guztiak animatu nahi ditu baserritarrez jantzita etorri daitezan. “Abestu ondoren, otamen txiki bat izango dogu Herriko Plazan bertan.
Beraz, herritar guztiak animau gura doguz otsailaren 4an gugaz abestera etorri daitezala” azpimarratu dute.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.