[dotb.eus] Agur Juanito!

Kriskitin dantza Taldeak bidalitako agurra
Juanito Agirre Argazkia: Kriskitin

AGUR JUANITO

Juan Agirre Barruetabeña (Iurreta 1949 – Durango 2018)

Kriskitin taldeko sortzaile eta dantzaria izan zinen Juanito. Zinegotzi izan zinen sasoian berriz, hainbat irtenalditako bidelagun izan zintugun. Galiziako Rias Baixas eta Porriñora, Oloruera, Segoviara, San Palais sur Merera, Bartzelonara eta beste hainbat lekutara lagundu zenigun. Joaten zinen toki guztietara, Durangoko Udalaren izenean, Mikeldi bat eroaten zenuen opari. Bidean zure txisteak eta umorea ere lagun izaten genituen.
Agur Juanito, gogoan izango zaitugu.
Lurra arina izan dakizula.

Kriskitin dantza taldea

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.