dotb.eus | AIKO Taldearen eguberrietako erromeria larunbat honetan Durangon

AIKO TALDEA
AIKO TALDEA

DURANGO.- Larunbat honetan, abenduak 10, AIKO Taldeak Eguberrietako ohiko erromeria egongo da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian AIKO Taldearen eskutik. Arratsaldeko bostetatik aurrera erromeria hasiko da baina ospakizuna goizean abiatuko da, musikari eta dantza-maisuen taldeak hainbat ekitaldiren bitartez prestatu duten jardunaldi zabal batez. Eguberrietako dantza-bazkari tradizionala da, duela hamar urtez geroztik, egungo mundura egokitutako irakaskuntza-metodo propio, dibertigarri, argi eta erraz batez eta urtero bere tailer eta ikastaroetara ehunka pertsona erakarriz, dantza egiteko berezko estilo tradizionala zabaltzen diharduen musikari eta dantza-maisuen kolektibo honen oraingo proposamena.

Ospakizuna sokadantza batez hasiko da 13:00etan, Durangoko Andra Mari elizako arkupean. Jarraian, bertaratutakoek kalejira bat egingo dute, musikaren doinuen arabera dantzatzeko aukera eta guzti, Neguko bazkari erromeriak egoitzatzat erabili ohi duen Plateruena Kafe Antzokiraino. 14:30ean, txakolina banatuko da bertaratutakoen artean, eta 15:00etan bazkari herrikoia egingo da. Bazkalostean, AIKO Taldeak 17:00etatik aurrera egingo den erromeria alaituko du, eta 20:00etan, Bizkaiko Gaiteroen txanda izango da. Eguna amaitzeko, AIKO Taldea arduratuko da berriro ere musika jartzeaz, guateke tradizional bat alaitzeko asmoz. Ospakizuna 22:00etarako amaitzea aurreikusi da.

Ospakizuna dantzazale guztientzat zabalik egongo da. Ospakizuna garrantzi handiko topaketa bilakatu da euskal dantza herrikoien zaleentzat, bertan elkartzen baitira ikasitako trebetasunak erakusteko asmoz, herrietako erromeria tradizionalak gogorarazten dituen jardunaldi ezin dibertigarriago honen bitartez. Plateruenan egingo den bazkarirako 20€ ordaindu behar dira aurrez eta horretarako, tiketak Durangoko Kafe Antzokian bertan eros daitezke edo bestela diru-sarrera egin Kutxabankeko ES07 2095 0233 1091 1639 0934 kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea).

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.