«Poesia, zaurien ukendu. Xabier Leteren arrastoan» liburuaren aurkezpen musikatua izango da

ABADIÑO.- Ainhoa Urien Telletxe Abadiñoko idazleak ostiral honetan aurkeztuko du bere liburua Abadiñon, Errota Kultur Etxean, “Poesia, zaurien ukendu. Xabier leteren arrastoan”.
Aurkezpen musikatua izango da, Nerea Iglesias Lili piano-jotzaileak lagunduta.
Saioa 19: 00etan hasiko da. Ekitaldian parte hartzeko, aurretik gonbidapena jaso behar da Errotan edo Udal Mediatekan.