dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Aisialdiko begirale ikastaroa doan Durangaldeko gazteentzat

Izena emateko epea 2020ko irailaren 9tik 30era egongo da zabalik Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoan, Behargintzako egoitzan

ELORRIO.- Durangaldeko Mankomunitateak, Durangaldeko Gaztedi planaren barruan, haur eta gazteentzako aisialdiko eta denbora libreko begirale izateko ikastaro arautua emango du, 18 eta 29 urte bitarteko eskualdeko gazteei zuzenduta. Interesa duten pertsonek bihartik hilaren 30era arte eman ahal izango dute izena (plaza mugatuak). 

Prestakuntza euskaraz emango da eta doakoa izango da Abadiñon, Amorebieta-Etxanon, Atxondon, Berrizen, Durangon, Elorrion, Ermuan, Garain, Iurretan, Izurtzan, Mallabian, Mañarian eta Zaldibarren erroldatuta daudenentzat. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen eta hemendik aurrera Durangaldeko Mankomunitatea dinamizatuko eta koordinatuko duen Gaztedi Durangaldea programak gazteen laneratzea eta enplegagarritasuna hobetzeko ekintzak jartzen ditu abian. 

Kolektibo horren enplegagarritasuna hobetzeaz gain, ikastaroaren bitartez euskarazko prestakuntza-eskaintza zabaltzen da, kasu honetan aisialdiko begirale-ikastaro arautu batekin. Ikastaroaren bitartez, urtean zehar eskualdeko udalek, elkarteek eta ikastetxeek abian jartzen dituzten haur eta gazteen aisialdirako jardueretarako langile kualifikatuen beharrak asetzea bilatzen da. 

Ikastaroa urritik martxora izango da, Durangoko Ibaizabal ikastolan, eta 150 orduko prestakuntza teorikoa eta 160 ordu praktiko bilduko ditu. Alderdi teorikoak haurren eta gazteen aisialdiko hezkuntza jarduerei, talde eta hezkuntza prozesuei eta aisialdiko jardueretako animazio teknikei eta baliabideei buruzko ikasgaiak bilduko ditu. Prestakuntza osatzen dutenek haurren eta gazteen aisialdiko jarduerak dinamizatzeko profesionaltasun-ziurtagiria jasoko dute.

Izena emateko baldintzak:

– Amankomunazgoko herrietakoren batekoa izatea.
– 18 urte beteta edukitzea edo 2020an betetzea.
– DBHko graduatu titulua izatea edo bigarren mailako profesionaltasun
ziurtagirietan izena emateko Lanbidek ezartzen dituen baldintzetakoren bat
betetzea.

Saioak

Saioak Durangoko Ibaizabal Ikastolan emango dira, urritik martxora, guztira, 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko, honako ordutegi honetan:

– Ostiraletan eta larunbatetan 5 ordu (15:30 – 20:30 / 09:00 – 14:00)
– Abenduak 12, 19, 22, 23, 29 eta 30: 7,5 ordu (09:00 – 14:00 eta 15:30 – 18:00)

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.