[dotb.eus] Amorebieta-Etxanoko V. Maketa Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Izen ematea online izango da otsailaren 28ra arte
Bosgarren edizioa da hau

AMOREBIETA-ETXANO.- Amorebieta-Etxanoko Ametx Gazteriak Maketa Lehiaketaren bosgarren edizioa antolatu du. Ekimen honetan edozein musika estiloko taldeek parte har dezakete, betiere, diskorik plazaratu ez badute eta kontratu diskografiakorik ez badute. Izena ematea online izango da eta otsailaren 28ra arte da epemuga. Talde onenak 1.500 euro eskuratuko ditu eta lehiaketako kontzertuak Zelaieta Zentroan egingo dira.

Bete beharreko baldintzak: taldekideen erdiak 16 eta 35 urte bitartekoak behar dute izan eta taldekideetako inork ezin izango du bi talde parte hartzaile baino gehiagotan jo.

Sariak hauexek izango dira: talderik onena, 1500€; kanturik onena euskaraz, 500€; eta, azkenik, Amorebieta-Etxanoko jaietan kontzertua.

Informazio gehiago: ametxgazteria.net

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.