Mendibil San Andres auzoan izango da 18.00etan eta Duhalde Andikoan 20.00etan

BERRIZ/IURRETA.- Musikaz blai dator asteburua Durangaldera eta bertaraino hurreratu dira Gontzal Mendibil eta Anje Duhalde larunbatean.
Gontzal Mendibil Iurretako San Andres auzoan entzuteko aukera izango da arratsaldeko 18.00etan Auzorik Auzo egitarauren barnean.
Anje Duhalde aldiz Berrizko Andikoako Santutegian izango da 20.00etan, eta bakarkako emanaldia emango du.
Kasu bietan sarrera doan izango da jarleku kopurua bete arte