Durangoko eskola desberdinetako ikasleak korrikan irten dira gaur arratsaldean

DURANGO.- Korrika Haundia bihar etorriko da Durangaldera baina bitartean ehundaka ikaslek Korrika Txikian parte hartu dute. Landako Eskolatik irten dira hiruretan, Jesuitetatik pasatu dira, gero San Antonio Ikastetxetik eta Kurutziaga Ikastola, Nevers eta Zalabarrako ikasleak gehitu zaizkie. Amaiera Landakogunean izan da eta bertan guztiak dantzan aritu dira arratsaldeko laurak arte.



























