dotb.eus | ARGAZKIAK.- Txikiak ere Durangotik Korrikan

Durangoko eskola desberdinetako ikasleak korrikan irten dira gaur arratsaldean
Gaur arratsaldean izan da Korrika txikia Durangon Argazkia: dotb.eus

DURANGO.- Korrika Haundia bihar etorriko da Durangaldera baina bitartean ehundaka ikaslek Korrika Txikian parte hartu dute. Landako Eskolatik irten dira hiruretan, Jesuitetatik pasatu dira, gero San Antonio Ikastetxetik eta Kurutziaga Ikastola, Nevers eta Zalabarrako ikasleak gehitu zaizkie. Amaiera Landakogunean izan da eta bertan guztiak dantzan aritu dira arratsaldeko laurak arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.