Atzo hasi ziren Elorrioko Argiñeta auzoko jaiak

ELORRIO.- ‘Kaixo’ taldearen erromeriarekin hasi ziren atzo Argiñetako jaiak. Gaurko mezaren ostean kofradien bazkaria ospatuko da. Gauean berriz, afaria, bolo txapelketa eta erromeria Eingo taldearekin ospatuko da.
Bihar, igandea, mezaren ostean ere auzoko dantza zaharrak ikusteko aukera egongo da. Arratsaldean berriz umeentzako jolasak eta bertso kantu afari bat prestatu dute. Bertsolariak Miren Amuriza eta Jon Maia izango dira, musikariak berriz Beñat Aiartza eta Ugaitz Catalan.
Astelehenean jaien azken eguna izango da. Ordu biak aldera paella jana izango da eta gauean erromeria Mariskal Dejairekin.