[dotb.eus] Aromak “Txistu hotsak Durangaldean” liburua aurkeztuko du gaur Elorrion

Asteburu honetan 64 urte beteko ditu Durangaldeko Txistulari Egunak
Orain dela 64 urte ospatu zen lehen Durangaldeko Txistulari eguna ARGAZKIA: Juanan Aroma

ELORRIO.- Durangaldeko Txistulari Eguna ospatuko da asteburu honetan Elorrion. Festak 64 urte beteko ditu eta Jaizale txistu taldeak gaurko eta biharko egitarau berezia prestatu du oraingoan. Ospakizun honetan Juan Antonio Aroma txistulari eta idazleak liburu batean bildutako 60 urteko historiaren aurkezpena egingo da.

Durangaldeko Txistularien Eguna gaur arratsaldean abiatuko da arratsaldeko 7etan Arriola Kultur Aretoko Ateneoan. Bertan aurkeztuko dute Jaizale taldeko kideek argitaratu berri duten liburua: Txistu hotsak Durangaldean. Durangaldeko txistularien eguna (1956-2015). Egilea Juan Antonio Aroma txistulari eta idazlea izan da eta berak aurkeztuko du lana Elorrioko ekitaldian.

Ondoren, Araba Txistu Bandak kontzertua eskainiko du leku berean. Jose Luis Cantabrana Murgiarrak zuzentzen duen taldeak Aranburu, Ekiza, Bastida eta Olaizola maisuen obrak emango ditu bere emanaldian. Talde arabarra bere perkusio jole berria aurkeztuko du Elorrion: Gorka Saez de Ibarra.

Bihar, Jaizale Durangaldeko Txistulariak taldeak kontzertu handia emango du Elorrioko plazan. Hitzordua ordu batetan izango da eta txistulariek ondoan izango dituzte Berriotxoa abesbatza eta metal boskotea. Aurrez, herria girotzeko kalejira egingo dute, goizeko 10,00etan.

Liburuaren portada

Egitaraua:

MARTXOAK 23

.- Iluntziko 7:00etan, Arriola zinemako Ateneoan, JAIZALE Durangaldeko txistulariek argitaratuko

1956-2015 TXISTU HOTSAK DURALGALDEAN” liburuaren aurkezpena.

.- Ondoren ARABA TXISTU BANDAREN kontzertua.

MARTXOAK 24

Goizeko 10:00etan KALEJIRA).

Eguerdiko 13:00etan, herriko plazan KONTZERTUA.

JAIZALEKO TXISTULARIAK, BERRIOTXOA KORUA ETA METALAK

1.-OLLAGORRA Isidro Ansorena TX.

2.- ZORTZIKO DE LA BATELERAS Pablo Sorozabal TX.

3.- ELORRIOKO DANBORRADA Sabin Alonso TX-Met.

4.- TXISTULARIAK Victor de Zubizarreta TX.

5.- EN MI VIEJO SAN JUAN Xabier Zabala Tx-Met-Ahots.

6.- JOSE MIGELEN BATELA Xabier Zabala Tx-Met-Ahots.

7.- ASIERAK (Variaciones) Isidro Ansorena TX-Bakarlariak

8.- OSKORRIREN POTPOURRIA Xabier Zabala TX-Met-Ahos.

9.- Abestien potpourria (TXANTXIBIRI) Xabier Zabala TX-Met-Ahots.

10.- BIRIBILKETEN POTPOURRIA Xabier Zabala Tx-Met-Ahots.

Zuzendaria: Eleder Iturrieta

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.