Landako Gunean izango da Eixu Artisau Elkarteak antolatuta

DURANGO.- Eixu Artisau Elkarteak, Durangon ospatzen ari den Euskal Jaien barruan, asteburu honetan Artisau eta Sortzaileen Azoka antolatuko du. Azoka Landako Gunean ospatuko da asteburu honetan. «Atzo hasita, Durangon hiru egunez artisautzaz gozatzeko aukera paregabea izango da; larrua, erropa diseinua, bitxiak, ilsutrazioak, inprimaketa artistikoak, zeraika, xaboiak, enkuadernazioa, eskuz margotutako osagarriak, poltsa diseinuak, egur taila, txalapartatxoak», azaldu dute antolatzaileek.
Bertan 21 artisau eta sortzaileren lanak ikusi eta erosteko aukera izango da, «euren lana gertutik ezagutu eta artistarekin harreman zuzen izanez. Harreman zuzen hau mantentzea eta elikatzea garrantzitsua dela uste dugu, oso aberatsa eta ezinbestekoa baita artisauak bere lanean motibatuta jarrai dezan», azaldu dute antolatzaileek.
Hiru egunetan zehar Olga Uribe artista durangarraren lanaren erakusketa izango da azokan. «Olgaren Zamua tailerrak ibilbide luzea du, eta egiten ari den lana oso aberasgarria da. Gaur egun, bere jardueraren zati handi bat antzinako euskal ehungintzan onarritua dago, Bilboko Euskal Museoko fondoetan kontserbaturiko antzinako ehungintza piezen erreprodukzioan hain zuzen ere. Erakusketaz gain, larunbat eta igande arratsaldean egurrezko telarrarekin zuzenean lanean arituko da, azokara hurbiltzen denari, antzinako teknika hau gertutik ikusteko aukera emanez».
Azokaren ordutegia:
Ekainak 5, larunbata, 10:00-14:30 eta 16:00-20:30
Ekainak 6, igandea, 10:00-14:30 eta 16:00-20:00