[dotb.eus] Asteburu honetan Formigalera Eski irteera Asuntze eta Zaldai Mendi Taldearen eskutik

Izena emateko epea gaur bertan bukatzen da
Otsailaren 16tik 18ra izango da irteera

DOt KIROLAK.- Aurten ere Asuntze eta Zaldai Mendi Taldeak elkarlanean eski irteera antolatu dute aurreko urteetan moduan

Horrela, Otsailak 16,17 eta 18ko asteburuan izango da eski irteera Formigaleko eski estaziora, Sabiñanigoko aterpetxe batean pentsio erdian ostatu hartuta.

Joan etorriko bidaia autobusez izango da ostiral arratsaldean irten eta igande iluntzean bueltatuz.

Irteera otsailaren 16an izango da 18:00etan Iurretako Andaparape kalean (Iurretako eleiza atzean) eta 18:30ean Atxondoko plazan. Itzulera Otsailaren 18an igande iluntzean izango da

Prezioa 130 euro izango dira eta bazkideentzat 125 euro. Gurasoekin datozen 10 urtetik beherako umeentzat 65 euro izango dira eta Ume bakoitzeko guraso bat etorri beharko da. Bertan materiala alokatzeko aukera dago 20 eurogatik.

Izen ematea gaur bukatzen da eta [email protected] emailean egin daiteke

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *