Maiatzaren 17tik 19ra ospatuko da seigarren edizioa

DURANGO.- Zapaburu Gazte Konpartsaren eskutik asteburu honetan, maiatzaren 17tik 19ra, ospatuko da Zap’ing film laburren lehiaketaren 6. edizioa.
Plateruena Kafe Antzokian izango da eta gai banaketa eta izen ematea bihar, maiatzaren 17an, arratsaldeko 19.00etan izango da. Aukera dago ere izena zapaburukonpartsa@gmail.com emailaren bitartez emateko.
Lanak entregatzeko azken epea maiatzaren 19an, eguerdiko 12:00etan izango da eta sari banaketa ere igandean egingo da arratsaldeko 18.00etan.



