[dotb.eus] Asteburu honetan ospatuko da ‘Zap’ing’ film laburren lehiaketa Durangon

Maiatzaren 17tik 19ra ospatuko da seigarren edizioa
Sari banaketa igandean izango da Plateruena Kafe Antzokian

DURANGO.- Zapaburu Gazte Konpartsaren eskutik asteburu honetan, maiatzaren 17tik 19ra, ospatuko da Zap’ing film laburren lehiaketaren 6. edizioa.

Plateruena Kafe Antzokian izango da eta gai banaketa eta izen ematea bihar, maiatzaren 17an, arratsaldeko 19.00etan izango da. Aukera dago ere izena zapaburukonpartsa@gmail.com emailaren bitartez emateko.

Lanak entregatzeko azken epea maiatzaren 19an, eguerdiko 12:00etan izango da eta sari banaketa ere igandean egingo da arratsaldeko 18.00etan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.