Maiatzaren 26an Olazerreko futbol zelai zaharrean izango da

ZALDIBAR.- Zaldibarko Gaztelekuak «Ate irekien» jardunaldia antolatu du datorren asteazkenerako, maiatzak 26, familiek espazioaren eta dinamikaren berri izan dezaten.
Bi txandatan egingo da: 6. mailako familiak 19:15ean elkartuko dira, eta DBHko 1. mailakoak 19:45ean.
Gaztelekua Olazarren dago, futbol zelai zaharrean.