Abenduaren lehenengo igandean ospatuko da azoka

ATXONDO.- Abenduaren lehenengo igandean Atxondoko nekazaritza eta artisautza azoka ospatuko da. Bertan parte hartzeko izen ematea zabalik egongo da urriaren 17tik azaroaren 15era bitartean (biak barne).
Izen ematea udal bulegoetan eta azoka@atxondo.eus helbidean egin daiteke.
Informazioa eta izen emate orria eskuragarri dago Atxondoko Udalaren webgunean.


