[dotb.eus] Aurtengo Durangoko “Euskal Jaiak” bereziak izango dira

  • 13
    Shares
Ekitaldiak datorren larunbatean hasiko dira

DURANGO.- Bizi dugun egoera behartuta, aurten Durangoko “Euskal Jaiak” bereziak izango dira. “Zoritxarrez, aurtengo Euskal Jaiak bereziak izango dira. Horregatik, egoeraren araberako programazioa osatu dugu”, azaldu dute antolatzaileek.

Horrela programazioa larunbat honetan hasiko da. Egunean zehar suziriak eta euskal musika entzuteko aukera izango da Ezkurdin. Astelehenean berriz, umeen arte erakusketa birtualaren hasiera izango da, datorren ostegunean berriz dantza saio birtuala ospatuko da, Txoritxu Alai, Tronperri eta Kriskitin dantza taldeekin. Programazioak jarraipena izango du ekainaren 19an kalejirekin eta aurtengo “Euskal Jaiak” bukatzeko irrati saioa antolatu dute ekainaren 20rako Durango Irratian goizeko 10etatik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.