dotb Durangaldeko Telebista

[dotb.eus] Badatoz Olentzero eta Mari Domingi Durangaldera!!

Opariz beteta helduko dira Durangaldera
Mari Domingi eta Olentzero Durangaldera etorriko dira. Argazkia: dotb.eus

DURANGALDEA.- Gaur, abenduak 24, Olentzerok eta Mari Domingik lan ugari izango dute opariak banatzen baina denbora atarako dute gure herrietara etortzeko, horrela guztiok izango dugu egun berezi honetan ikusteko aukera. Hau izango da bere ibilbidea Durangaldetik.

Goizetik hasi behar du bere ibilbidea, horrela Berrizko auzoetara helduko da lehenik eta behin. Goizeko 9,30ean Olakueta plazara joango dira auzoetatik ibilbidea egiteko.

Iurretan 11,30ean plazatik irtengo dira Olentzero eta Mari Domingi eta Askondoraino joango dira bertan 12,00etan umeekin izateko eta argazkiak ataratzeko, eta gutun-postal lehiaketaren sariak eta Elkartasun Azokako otzararen zozketa egingo da. Ondoren kalejira egongo da herrian zehar trikitilariekin.

Zaldibarren 12,00etan izango dira eta Olazar kaletik Zalduara joango dira kalejiran eta ondoren jaialditxo bat egongo da.

Arratsaldeko 17,00etan Elorriotik pasatuko dira eta 17,30ean berriro ere Berrizera bueltatuko da Udaletxetik Probalekura joateko. Abadiñoko jaialdia 16,30etan hasiko da Matienan eta ondoren Txanportara helduko da bikotea. Mañarian Olentzero eta Mari Domingiren ongi etorria 18,00etan izango da Mañariko plazan eta eurekin dantzan eta txokolatea edateko aukera egongo da. Zornotzan 18,00etan ikusteko eta berarekin egoteko aukera izango dute umeek.

Eta azkenik Durangora helduko da 18,30ean. Irteera Institututik izango da eta bere ibilbidean Txoritxu Alai Dantza Taldea, Tronperri Dantza Taldea, Inurri Eskaut Taldea, Tabira Musika Banda, B.Ertzilla Musika Banda, Jaizale Txistu Taldea eta Trikitixa eta Pandero Eskolen laguntza izangu dute Olentzerok eta Mari Domingik.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.