Gaur goizeko 10,30ean Durangoko Udal Euskategian izango da emanaldia

DURANGO.- Durangoko Udal Euskaltegiak Korrika kulturalaren barruan antolatutako ekimena da gaur goizean izango dan Baga Biga Higa emanaldia. Udal euskaltegiko Berbagunean, goizeko 10:30ean eta sarrera doakoa izango da. Publikoari zabalik egongo da.
Baga Biga Higa Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta kantari eta musikagileen egitasmoa da. Euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena helburu dituen proiektuak elkartu ditu Mikel eta Eñaut.
Multimedia formatuko hitzaldi-kontzertua eskainiko dute, eurak izango baitira hizlari eta kantari. Euskal musikaren historiaren gaineko errepasoa egingo dute, 60ko hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa. Garai bakoitzeko euskarriak ere hartuko dituzte kontuan: binilo diskoak, casetteak, CDak, Mp3a… «Baga» iragana da eurentzat; «Biga», oraina; eta «Higa», azkenik, etorkizunerako erronka eta aukerak.


