[dotb.eus] Barikuan hasiko da Iurretako ‘Antzerki Aretoan’ ekimenaren edizio berri bat

Ikuskizun bi egongo dira datorren martxoaren 2an
Iurretako “Antzerki Aretoan” programaren aurkezpena. Argazkia: dotb.eus

IURRETA.- Martxoaren 2tik ekainaren 1era arte “Antzerkia Aretoan” programa martxan egongo da Iurretan. Bertan adin guztietara moldatzen diren emanaldiak ikusteko aukera izango da. Zorione Fundazuri kultura eta euskara zinegotziak azaldu zuenez “Iurretako Udalak betidanik izan du antzerkiarekiko konpromiso berezi bat. Kaleko Antzerkiaren inguruan lan asko egin dugu eta orain ildo horretatik jarraituz aretoko antzerkia ere finkatzea nahi dugu”.

Anderebide Elkartearekin batera programazio anitza osatu dute Euskadiko antzerki taldeekin  “euskarazko antzerkia bultzatu eta zaletasuna pizteko helburuarekin” arduradunek azaldu dutenez.

Horrela, hilean behin antzezlan bat umeentzako eta beste bat helduentzako eskeiniko da, umeena 17.00etan eta nagusiena 19.00etan izango direlarik. Saio guztiak dohainik izanda ere gonbidapena beharrezkoa izango da. Hauek kultur etxean eskuratu ahal dira.

Lehenengo emanaldia Martxoaren 2an izango da ‘Kalean Otso Etxean Uso’ eta ‘Monolokos Susana Soleto eta Javier Merino’-rekin.

Apirilak 13 ‘Así vamos muy mal’ eta maiatzaren 4an  ‘Erbia eta Dordoka’ antzezlanak helduko dira Iurretara. Programazioak maiatzaren 13an jarraituko du helduentzako ’13 y martes’ antzezlanarekin eta ekainaren 1en amaituko da ‘Egur Taupadak’ umeentzako ikuskizunarekin.

 

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.