Orain goi mailako ikasketa horiek zein kontserbatoriotan egingo dituzten erabaki beharko dute

DURANGO.- Durangoko Bartolome Ertzilla Erdi Mailako Kontserbatorio Profesionaleko lau ikaslek plaza lortu dute Estatu espainiarreko Goi Mailako Kontserbatorioetan, hainbat autonomia-erkidegotan sarbide-probak egin ondoren.
Anton Gomez saxo ikasleak Aragoiko eta Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioetan lortu du plaza; June Iturriaga biolin ikasleak eta Amaia Santana biolontxelo ikasleak plaza lortu dute Aragoiko, Gaztela Leongo eta Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioetan, eta Iker Sagala txistu ikasleak, berriz, plaza lortu du EAEko eta Nafarroako Goi Mailako Musika Ikastegian. Orain, Goi mailako ikasketa horiek zein kontserbatoriotan egingo dituzten erabaki beharko dute.