[dotb.eus] ‘Berriz ezagutzen’ ekimenaren 2. edizioa martxan

Azaroaren 9tik abenduaren 2ra ospatuko da lehiaketa
Euskaraldiaren bigarren edizioan murgilduta, gaur txapak banatzen hasiko dira
Azaroaren 16tik 20ra Euskaraldiko txapak banatuko dira

BERRIZ.- Berrizko Udaleko Euskara Sailak “Berriz ezagutzen” ekimenaren edizio berri bat antolatu du azaroan zehar.

Konfinamenduan egin zen lehen edizioaren ondoren, azaroaren 9tik abenduaren 3ra egingo da, udalaren webgunean horretarako prestatuta dagoen atalean. Lehiaketak Berrizko udalerria are gehiago ezagutzeko balioko du, euskaraz hitz egitean egiten ditugun akats ohikoenak zuzentzeko eta gure lexikoa euskaraz aberasteko.

Parte-hartzaileek Berrizko establezimenduetan gastatzeko 50 euroko bonu baten zozketan sartuko dira eta Berrizko Ondareari buruzko liburu bat irabaziko dute. Sari banaketa abenduaren 3an izango da, Alex Txikon bertan dela.

Berriz Prest!

Bestalde, Euskaraldiaren bigarren edizioan murgilduta, udalak ahobizi edo belarriprest rola aukeratu eta parte hartzera gonbidatzen du, euskaraldia.eus webgunearen, Kultur Etxearen eta Kiroldegiaren bidez, horretarako prestatutako postontzietan.

Eta azaroaren 16tik 19ra 17: 00etatik 19: 00etara eta azaroaren 20an, 11: 00etatik 13: 00etara, rol bakoitzari dagozkion txapak banatuko dira Kultur Etxean, eta Euskaraldiko banderatxoak zozketatuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.