[dotb.eus] Berrizen ospatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa

Azaroaren 18an pilotalekuan izango da arratsaldeko 17,00etan
Hauek izango dira finalarrekoan parte hartuko duten bertsolariak

BERRIZ.- Datorren igandean ospatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa Berrizen izango da, herriko pilotalekuan, 17:00etatik aurrera.

Finalaurrekoan kantatuko duten bertsolariak Aitor Bizkarra Ruiz, Imanol Uria Albizuri, Julen Erezuma Arzanegi, Miren Amuriza Plaza, Unai Mendiburu Valor eta Xabat Galletebeitia Abaroa izango dira
Berrizko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Gai jartzaile lanetan Begoñe Olabarria Astobiza ariko da eta epaimahaiko kideak Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Santxo Uriarte, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar izango dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.