dotb.eus | Berrizko disziplina ezberdinetako artistak elkarrekin “Zaindu maite duzu hori” sormen jaialdian

Ekainaren 11n ospatuko da jaialdia.
Berrizko Kultur Etxean izango da jaialdia

BERRIZ.- Berrizko hainbat diziplinatako artistei elkarrekin sortzeko eta beraien lana erakusteko aukera eskaintzeko helburuagaz, Zaindu maite duzun hori sormen jaialdia antolatu du Oka Elkarteak. Ekainaren 11n, 18.00etan, Berrizko kultur etxean, egingo dute jaialdi hori, lehenengoz. Emanaldirako sarrera debalde izango da, baina nahi duenak liburutegian eskuratu ahalko du sarrera aurrez.

Horrela, Berrizko musikari, margolari, dantzari, bertsolari, eskultore, aktore eta idazleek, binaka edo hirunaka, elkarregaz prestatu dituzte ekainaren 11ko jaialdian herrikideei erakutsiko dizkieten sorkuntza lan laburrak.

30etik gora artistak parte hartuko du jaialdi honen lehenengo aldian, eta bederatzi talde igoko dira ekainaren 11n Berrizko kultur etxeko oholtzara. Diziplina anitzetan modu profesionalean diharduten artistak zein amateurrak elkarrekin jardungo dira, talde txikietan. Honakoak izango dira emanaldian parte hartuko duten sortzaileak:

Maite Lopez, Ander Lipus, Koru Herrikoia, Etxe, Maialen Narbaiza, Gorka Lazkano, Odei Arrizabalaga, Eneritz Gorrotxategi, Miren Amuriza, Martin Sarasketa, Unai Uribe, Felix Larrañaga, Mikel Esteban, Martzel Vargas, Andoni Olariaga, Dana eta Danieuris Moya, Bittor Camara, Oihane Unzalu, Iokin Elortza, Maite Berriozabal eta Iñaki Elortza.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.