[dotb.eus] Berrizko ikasgela zabalik egongo da larunbat, igande eta jai egunetan

Zerbitzuak liburutegiko ordutegia osatzen du eta zabalik egongo da 16,30etik 21,00etara
Ikasgela anbulategi zaharrean egongo da

BERRIZ.- Berrizko Udalak egokitutako ikasgela zabalik dago, horrela liburutegiko ordutegia osatuz.

Ikasgela hau Zengotitabengoa 8an dago, anbulategi zaharrean hain zuzen ere, eta 17 urtetik gorako ikasleei zuzendua dago.

Horrela, Berrizko Kultur Etxean ikasteko aukera ezezik, ikasgela berri hau zabalik egongo da larunbat, igande eta jai egunetan 16,30etik 21,00etara.

Informazio gehiago liburutegia@berriz.eus helbidean eta 946 225 113 telefonoan

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.