[dotb.eus] Berrizko San Pedro eta Santa Isabel jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan

Lanak aurkezteko epea apirilaren 20ra arte egongo da zabalik
Iazko irabazlea Silvia Biella berriztarra izan zen. ARGAZKIA: dotb.eus

BERRIZ.- Berrizko Udalak San Pedro eta Santa Isabel jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko prozesua martxan jarri du. Lanak aurkezteko epea apirilaren 20ra arte zabalik egongo da eta irabazleak 400 euroko saria jasoko du eta herrikoa 150 euro irabazlea berriztarra ezbada. Lanak Berrizko Udal Liburutegian entregatuko dira.

Urtero bezala lanen neurria 60×40 cm-koa izango da eta ondoko testua derrigorrez agertu behar du: ‘San Pedro eta Santa Isabel Jaial – Berriz 2018’ .

Aukeratutako lanekin erakusketa bat egingo da 2018ko apirilaren 21etik maiatzaren 4ra arte. Bitartean, Berrizko herritarren botoen bidez, lehiaketa irabazi dezaketenak aukeratuko dira. Boto gehien dituzten hiru obren artean, epaimahai batek erabakiko du zein den lehiaketa irabaztea merezi duena. Epaimahaia antolakundeak hautatuko du eta irabazlearen izena jakitean esango da nortzuk izango diren kideak

Epaimahaiaren erabakia maiatzaren 10ean jakinaraziko da eta ezingo da apelaziorik aurkeztu. Lanen kalitatea behar bestekoa ez bada, epaimahaiak saririk ez ematea erabaki dezake. Sari banaketa jaietan izango da

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.