[dotb.eus] [bideoa] AHT Gelditu plataformak bizikleta martxa bat antolatu du uztailaren 4an

  • 19
    Shares
Abadiñon hasi eta Atxondotik pasatu eta gero, Elorrion bukatuko da ekitaldi batekin
Mendiola auzoko obretan elkartu dira ATH Gelditu plataformako kideak

ABADIÑO.- Durangaldeko AHT-aren kontrako plataforma eta mugimenduek hurrengo ekimenen berri eman zuten astelehen arratsaldean. Besteak beste, datorren uztailaren 4an Abadiño, Atxondo eta Elorrion antolatuko duten bizikleta martxan parte hartzeko gonbidapena luzatu zuten “AHT gelditzera… Bueltan Gatoz” lelopean.

Abadiñoko Mendiola auzoan, AHT-aren obrak aurrera jarraitzen duten parajean, elkartu ziren Durangaldeko hainbat herritako biztanleak Abiadura Handiko Trenaren obrak beingoz geratu ditzatela eskatzeko. Oihana Azkorbebeitia, bozeramaileak salatu zuenez “osasun sistemaren krisian murgilduta eta konfinatuta egon garenean, obrek aurrera jarraitu dute. Dagoeneko kamioien joan etorriak eta inguruko lurretan sortzen ari diren eragozpenak jasaten ari gara herritarrok”.

AHT Gelditu plataformaren esanetan “Euskal Y ez litzateke funtzionamendu osoan egongo beste 29 urtean ere, eta orain arte eginiko azpiegiturak zaharkituak egongo lirateke”.

Bizikleta martxa

Prentsaurrekoan AHT-a oraindik ere gelditzea posible dela azaldu zuten. “Oraindik gehiena egiteko dago, eta beraz, gelditu daiteke eta gelditu behar da” aitortu dute eta horregaitik, datorren uztailaren 4an bizikleta martxa baten parte hartzeko luzapena egin zuten. Goizeko 10:00etan abiatuko da Abadiñoko plazatik eta Atxondotik pasa ostean, ekitaldi batekin bukatuko da Elorrion eguerdiko 13:00etan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.