[dotb.eus] [bideoa] Dena prest Elorrioko Ferixa Nausikoak ospatzeko

Elorrixoko Asanblada feministak hasiera emango die jaiei gaur abesti berezi batekin
Berdintasuna, euskara, jasangarritasuna jaietako ardatz nagusiak izango dira. ARGAZKIA: dotb.eus

ELORRIO.- Dena prest dago gaurtik irailaren 8ra arte Elorrioko Ferixa Nausikoak ospatzeko.  Txosnagunean atzo ospatuko zen txupinazoa.

Idoia Buruaga alkateak jaien aurkezpenean adierazi zuen bezala 160.000 euroko aurrekontua du aurtengo egitarauak, eta horietako 65.000 animazio eta ikuskizunetan gastatuko dira. Aurrekontu osoa % 10 igo da eta ikuskizunetakoa, %15, gazteentzako programazio berria dela eta. Alkateak boluntario bezala eta dohainik ekintzak antolatu dituztenei eskertu nahi izan die bereziki elkarteei “hauek 16 bat jarduera antolatu bait dituzte, zumba ikastaroa edota sebillanen erakustaldia bezalakoak edota  birtziklatzearen aldeko azoka, grupo Erreka fanfarria eta agertuko diren ekimen espontaneoak ere bai”.

Euskara eta jasangarritasuna jai egitarauaren helburu batzuk izango dira. Gazteriak ere garrantzi handia izango du eta “iazko ahaleginarekin jarraituz, aurtengo berrikuntzarik nagusia dela esango nuke” azaldu du alkateak. Aurtengo egitarauak 11 eta 15 urte bitarteko gazteentzako ekimen bereziak eskaintzen ditu.

Gazteentzako programazio lanetan batzorde berezi bat eratu da eta Julene Lazkano jaietako eta gazteriako zinegotziak beste zehaztapen batzuk azaldu ditu. Horrela, 11-15 urte bitartekoentzako egitarau berezia antolatu da aisialdi osasuntsu eta dibertigarriaren eredu gisa. Musika, kirola, jolasa eta dantza eskainiko dira, horretara 10.500€ bideratuz 7 jardueretan.

Horrezaz gain, hainbat ekitaldi egongo dira jai egun hauetan idi-probak, bazkariak, herri kirolak, bertso-saioa, haur parkeak, danborrada, buruhandiak, suzko zezenak, koadrilen ekimenak, aipatu diren elkarteen 16 ekintzak, jubilatuentzako ekintza bereziak, txokolatadak eta, nola ez, jaiei
izena ematen dien abere eta nekazaritza azoka.

Ekimenak lau gune desberdinetan banatzen dira, interes desberdinak asetzekotan eta ostalaritza gune guztiek onura izan dezaten: Urarka, plaza, Aldatsekua eta Aldapebeitia.

Beraz, dena prest aurtengo jaiak ospatzeko Mikel Askasibar Bizkarralegorraren “Jaiak pil-pilean” izeneko kartelak iragartzen duen bezala. Kartel irabazlea aukeratzeko aurkeztutako 6 kartelak Iturri Kultur Etxean erakutsi ziren bi astez eta herritarrek gustukoenaren aldeko botoa emateko
aukera izan zuten. Adituen epaimahaiak aintzat hartu zuten boto gehien jaso zituzten kartelak eta kalitate, berdintasun eta diseinu grafiko irizpideak erabiliz “Jaiak pil-pilean” izan zen irabazlea.

Autobus zerbitzu bereziak eta egoera eraso sexistak salatzeko txartela

Aurtengo jaien ardatz nagusia berdintasuna izango da. Horrela, aurtengo txupinazoa herriko mugimenduak botako du. Elorrixoko Asanblada feministak abesti berezi bat prestatu du momentu horretarako. Bestalde, jaietako asteburuetan gaueko AUTOBUS-ZERBITZU berezia izango da. Bakarrik bidaiatzen duten emakumeek, 22:30ak eta 6:30ak artean, aukera izango dute lineako geldileku ofizialak direnetik kanpoko geldialdiak eskatzeko.

Ikuskizunetan, herri kiroletan eta abarretan emakumeak protagonista ikusiko ditugu jaietan, eta jai-egitarauaren barruan, txartel bat itsatsi da herritarrek askatu eta egunero poltsikoan erabil dezaten, edozein egoera salagarriren aurrean zelan jokatu jakin eta telefono erabilgarriak jakiteko.

Mugimendu feministaren izenean, Itziar Urizarbarrenak eskerrak eman zuen txupinazoa botatzeko aukeragatik eta adierazi zuen bezala  “emakumeen borroka ez da martxoaren 8ra edota azaroaren 25ra mugatu behar baizik eta egun eta aukera guztietara”. Halaber, jai parekideak aldarrikatu zuen eta esan du Udaletxeko balkoian ere euren pregoiak aldarrikapen hori egingo duela. Horretarako abesti hau sortu dute:

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.