dotb.eus | BIDEOA Durangaldeak Eguen Zuri eguna ospatzen du gaur

Inauterien aurreko ostegunean ospatzen da Eguen Zuri Eguna
Durangoko gazteek Eguen Zuriko koplak abestu dituzte. Argazkia: dotb.eus

DURANGALDEA.- Gaur Eguen Zuri eguna da, eta goiz goizetik hasi dira ume eta gazte Eguen Zuriko koplak abesten Durangoko kaleetatik zehar.

Euskal Herriko ospakizunetan zabalera handikoa den jai hau gogotsu ospatzen da Durangaldean. Erderaz Jueves Lardero edo Jueves Gordo esaten zaio. Nafarroako herri askotan, eta Araban be bai, egun honetan umeak dirua batzen eben jaiegun honetako abestiak eta bertsoak kantatuaz. Gero diru horregaz merienda ederra egiten eben.

Durangon goizeko 9,30an hasita eta eguerdira arte Jesuitak Ikastetxeko , Ibaizabal Ikastolako, San Antonio-Santa Rita eta Institutoko ikasleak Durangoko kaleetan zehar kopla hauek abesten aritu dira. Iurretan arratsaldeko 19,00etan ospatuko dute tostatada janarekin eta trikitikariekin Dantzari Auzunean.

Elorrioko Herri ikastetxeko ikasleak aldiz otsailaren 27an ibiliko dira auzoetatik kantetan eta ondoren ikasleak plazara hurbilduko dira koplak kantatzera.

Bizkai aldean neska-mutilak ondoren datozan koplak abesten zituen eta Durangaldean oraindik ere bizirik dago ohitura hau.

Hauek dira Eguen Zuriko koplak Durangoko gazteek abestuta:

KOPLAK

Eguen Zuriko astea
Jangoikoak emona guztia,
eskola-mutilak ibilteko
limosna on baten bila.
Eguen Zuriko eguna
Jangoikoak berak egina,
eskola-mutilak ibilteko
limosna on baten bila.
Eguen zuri honetan
hasi gara gu kantetan,
zuri-zuria maixuarentzat
beste enparauak geuretzat.
Hor goian-goian goldea
haren gainean belea,
etxe honetako nagusi jauna
nekazari langilea.
Sibilia ta Granada
urdaiazpia ona da,
urdaiazpia ona da baina
hiru lukainkaz hoba da.
Emongo badozu emoizu
bestela ezetz esaizu,
ateondoko haizeok hartzean
amak ez gaitu bialdu.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *