[dotb.eus] [bideoa] ‘Erabakiko dugu, Gure esku dago! Mila esker danori’

Durangoko Gure Esku Dagok Durangaldeko herritarren parte hartzea eskertu du
Durangaldeko parte hartzea ere altua izan da. ARGAZKIA: dotb.eus

DURANGO.- Domekan izandago Gizakatearen ondoren Durangoko Gure Esku Dagok herritarren parte hartzea eskertu nahi izan dute “beste behin, gure etorkizuna Guk geuk erabaki nahi dugula aldarrikatu genuen milaka Euskal herritarrek. Erabakitze eskubidearen alde sekula egin den mobilizaziorik handiena izan zen Donostia, Bilbo eta Gasteizen arteko gizakatea” azpimarratu dute.

Erronka itzela izan zen antolatzaileentzat, bai logistikoki zein kuantitatiboki. 175.000 herritarrek hartu zituzten errepideak, 2014-ko Durango eta Iruñearen arteko gizakateko zifrak hautsiz. Azaldu dutenez “urteak daroagu Euskal Herriaren etorkizun politikoa Euskal herritarrok erabaki nahi dugula aldarrikatzen. Iaz, Durangalde osoan antolatutako herri galdeketetan, nahi hori gauzatzea posible dela erakutsi genuen herritarrok, eta aurten, joan den asteko gizakatean, beste pausu bat eman dugu herri gisa dagozkigun eskubideak exijitzeko”.

“Gutun honen bitartez Durangaldeko herritarrak eskertu nahi genituzke. Bai gizakatean parte hartzeagatik eta baita urte guzti hauetan erakutsitako adore eta ilusioagatik. Horixe baita burujabetza lortzeko giltza: ezberdinen arteko adostasuna, elkarlana eta determinazioa. Eskerrak baita, eskualdeko komunikabideei, herritarrei boza emategatik. Eta azkenik, eskerrik beroenak mobilizazio erraldoiaren antolaketa lanetan ibili ziren boluntarioei.
Jauzi handi bat egin genuen ekainaren 10ean. Erakutsi genuen gero eta gehiago garela nazio burujabe bat nahi dugun herritar ahaldunduak. Ez dugu atzera egingo. Lanean jarraituko dugu Euskal Herriaren borondate demokratikoa gauzatu dadin. Jende zoriontsuz osatutako herri libre bat lortu arte. Erabakiko dugu, Gure esku dago! Mila esker danori”.

DOTB

Durangaldeko Informazioa eta Albisteak. Información y Noticias de Durangaldea

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.