San Antonioko ikasleek koplak abestu dituzte Durangotik

DURANGO.- Bihar Santa Ageda ospatzen da eta hori dela eta San Antonio ikastetxeko ikasleak Durangotik ibili dira gaur goizean koplak abesten. Lehenik udaletxeko plazara hurbildu dira eta abestu eta gero balkoitik botatako gozokiak batu dituzte. Gero Andra Mariako Elizpera joan dira eta ordu bata aldera ikastetxera bueltatu dira.