Urtero bezala eskualdeko herri guztietan egongo dira gaur
DURANGALDEA.- Gaur egun garratzitsua izango da eskualdeko ume guztientzat. Nahiz eta pandemia egoeran egon Mari Domingi eta Olentzero Durangaldeko txoko guztiak bisitatuko dituzte.
DURANGO
Olentzero eta mari Domingi photocall
12:00-14:00 / 18:00 – 20:00 Landako Gunea
AMOREBIETA-ETXANO
Olentzerok eta Mari Domingik Amorebieta-Etxano bisitatzeko baimena lortu dute, horrela, Zelaietan dagoen Amorebieta IV. pilotalekura hurbilduko dira Gabonak agurtzera abenduaren 24ean 15:00etatik 20:00etara. Baina arinago, 11.00etatik aurrera, Olentzero eta Mari Domingik, amorebieta-etxano.eus eta zornotzaaretoa.eus web guneetan ikusi ahal izango den mezu bat bidaliko dute bideo baten bitartez. Adi entzun beraiek esan beharrekoak!
ELORRIO
Olentzerok eta Mari Domingik etxeetan epel-epeletan itxaroteko mezua bidali dute. «Musika entzungo duzue eta orduan irten balkoi eta leihoetara gu agurtzera. Zuek ikusteko gogo handia dugu». Arratsaldeko 17.00ak inguruan traktore baten gainean hasiko dute ibilbidea balkoi eta leihotetan dauden haurrak agurtzeko. Elorrioko Udalak #maridomingietaolentzeroelorrion hashtag-a Instagramen, Twitterren eta Facebooken biratzea proposatu du, eta arratsalde horretako argazki eta bideo guztiak elorrio@elorrio.eus helbidera bidaltze.
ZALDIBAR




